XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gogoeta apurrak IKASKIZUN ederra! Aurrerapen eta arrazoi guzietan komunismoa ikusten dutenak dira komunismoari onik handiena egiten diotenak, horrela hau egia eta arrazoi justuarekin azaldu ohi delako.

Gure aurrean gertakizun edo esankizun bat azaltzen denean, gure galderak ez du, inoiz ere, honelakoa izan behar ea nor den hori esaten duena, edo ea nori gertatu zaion hori.

Esankizun horrek zer arrazoi duen, gertakizun horrek zer erakusten digun... hori da ikusi behar dena.

Izan ere, uste dudanez, nazio-arteko gaietan eta antzekoetan, egia, arrazoia ez du batek bakarrik, baizik eta, seguru asko, sakabanatuta aurkituko da.

Z.A., Cuba eta Argelia bi joera. Zergatik?, 1964- apirila -5.

BAINA, jakina, gauzak gogor esaten dituztenak eta gogor eta sakon sakonetik konpondu nahi dituztenak oro, komunistak dira, Castro-zaleak.

Gutienean, hori da kontserbadoreek eta dirudunek esaten dutena.

Eta gainera, demokraziaren defendatzaile handienak, berak direla diote kontserbadore hauek.

Baina demokrazia politikoak balio ahal du demokrazia ekonomikorik gabe? Bakar bakarrik bigarrenari bidea prestatzeko balio du, baina ez dut uste dirudunek eta kapitalistek horretarako gogo gehiegirik dutenik.

Z.A., Brasil munduan nazio katolikoena, 1964- apirila -12.

GOBERNUAN dagoen partiduak beti seinalatu nahi izaten du gobernua dela nazioaren interesak eta batasuna defenditzen dituena, beste partiduek, berriz, herria batu beharrean banandu egiten dutela eta kanpoko etsaien aurrean ez dituztela nazioaren interesak behar bezala defendatzen.

Eta horregatik askotan, herriaren laguntza lortzeagatik, etsai bat, kanpoko etsai bat sortzen dute,(...).